Txagorritxun hilik agertu den emakumearen auzia ikertzen ari da Ertzaintza

Erredakzioa 2019ko ekainaren 24a

Ertzainek eta suhiltzaileek aurkitu zuten gorpua. EJ-GV/Irekia-Eusko Jaurlaritza/Mikel Arrazola'

Duela hainbat hilabete hil zen 69 urteko emakume baten gorpua aurkitu dute igande honetan Txagorritxuko bere etxean.

Duela hainbat hilabete hil zen emakume baten gorpua aurkitu dute Gasteizko Txagorritxu auzoko bere etxean igande honean. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailak zabaldu duenez, printzipioz ez dute indarkeria zantzurik aurkitu etxean, baina ikerketa zabaldu dute auzia argitzeko.

Polizia iturrien arabera, aurreko astelehenean hildako emakumearen bizilagun batek abisua eman zion SOS Deiak zerbitzuari "aspaldi" ez zuelako 69 urteko emakumea ikusi, eta, "usain txarra" zegoelako etxeko eskaileretan. Kezkatuta zegoela esan zien.

Azkenik, ertzainak eta suhiltzaileak etxera joan ziren, eta inork giltzarik ez zuenez, terrazako leiho batetik sartu ziren suhiltzaileak. Etxeko ohearen gainean aurkitu zuten hilda emakumea. Gasteizko Auzitegi Medikura eraman dute gorpua, autopsia egiteko, eta ikertzaileek ohiko prozedura abiatu dute gertatutakoa argitzeko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago