San Petersburgoko Balletak maisu eskolak emango ditu dantza kontserbatorioan

Erredakzioa 2019ko eka. 19a, 17:36
Hilaren 24tik 28ra arte izango dira eskolak. /San Petersburgoko Balleta.

Ekainaren 24tik 28ra bitartean izango dira, eta oraindik bada lekurik.

Ekainaren 24tik 28ra bitartean, San Petersburgoko balleteko izarretako batzuek maisu eskolak emango dituzte Jose Uruñuela kontserbatorioan; besteak beste, alor hauek landuko dituzte: dantzaren hastapenak, izaerako dantza, oin-puntuen gaineko errepertorio klasikoa eta ballet eskolak.

Lankidetza duela lau urte sortu zen. Izan ere, 2016ko azaroan, ikasle eta irakasle talde bat San Petersburgoko festibalera joatera gonbidatu zuten.  Ondoren, Scherezade balleta ekoitzi zuten elkarrekin, balleteko izarrek zein kontserbatorioko ikasleek elkarlanean; emanaldiak arrakasta handia lortu zuen Andorran, iazko otsailean.

Jakinarazi dutenez, 30 leku daude, eta oraindik bada izena emateko aukerarik,  945-16 26 06 edo 665 744 034 telefonoetara deituta.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide