Gasteizko autobus bati gertatutakoa ikertzen ari da Tuvisa

Erredakzioa 2019ko eka. 5a, 10:38
Atzeko aldeko ezkerreko gurpilak askatu ziren. / Udaltzaingoa

Ezkerraldeko gurpilak askatu ziren autobusetik; ez zen kalte pertsonalik izan.

Atzo arratsaldean Izardui Komandantearen kalean 3. lineako autobus batek izandako matxura ikertzen ari da Tuvisa. Izan ere, oraindik jakiterik izan ez duten arrazoiren batengatik, atzeko aldeko ezkerraldeko gurpilak askatu egin ziren autobusetik. Ez zen kalte pertsonalik izan, ez autobusaren barruan, ez kanpoan. Inguruko auto batek kalteak jasan zituen, ordea, baita hutsik dagoen lokal baten hormak ere. Lehen azterketa batean, susmoa hartu dute gurpil-abatzaren errodamenduak sortu duela matxura, ardatza hautsita. 

Hamabi urte inguru ditu ibilgailuak, eta Tuvisatik jakinarazi dutenez, guztiz ezohikoa da ardatzaren haustura. Udaletik esan dutenez, autobus-konpainiak prebentzio-berrikuspen zorrotzak egiten dizkie ibilgailuei, 30.000 kilometro egiten duten aldiko. Gainera, tailerreko langileek egunero egiaztatzen dute Gasteizen zerbitzua ematen duten autobusen funtzionamendu egokia. Hurrengo egunetan, azterketa egingo zaie matxura izan duenaren antzinatasun bera duten modelo bereko autobusei.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide