Tranpola antzerki taldeak Azken antzoki dantza mikro-antzerkia aurkeztuko digu, Josune Velez de Mendizabal eta Gontzal Uribe aktoreen eskutik. 20 minutuko lan hau 2018ko Off Lokal 100 urteko omenaldian estreinatu zen.
Hiru emanaldi eskainiko dira Oihanederren ur-biltegian: 19:30, 20:00 eta 20:30ean.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.