Angel Blanco Egoskozabalen 'Giroz beteta' kartelak iragarriko ditu jaiak

Erredakzioa 2019ko maiatzaren 30a

Denera, 55 lan aurkeztu dira.

Angel Blanco Egoskozabalek aurkeztutako Giroz beteta izeneko lanak irabazi du Gasteizen abuztuaren 4tik 9ra bitartean izango diren Andre Maria Zuriaren jaietarako kartelaren lehiaketa. Errenteriako da egilea, eta 51 urte ditu; Arte Aplikatuetan graduatua da, Publizitate Marrazketaren espezialitatean.

Guztira, 51 egilek 55 lan aurkeztu dituzte lehiaketara. Artisten %56 Araban bizi dira; % 8, Euskal Autonomia Erkidegoan. Kartelen %49 emakumeek aurkeztu dituzte, eta %51, berriz, gizonek. Adinei dagokienez, 30 urtetik beherako egileena izan da lanen %47.

Kartel irabazleak 1.500 euroko saria jasoko du. Aurkeztutako kartel guztien erakusketa Ibaiondo, Iparralde eta Judimendiko gizarte etxeetan izango da, uztailaren 5etik 23ra bitartean.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago