Zabalik daude Mendizorrotza eta Gamarrako igerilekuak

Mirian Biteri 2019ko maiatzaren 30a

Gamarrako parkea irailaren 8ra arte egongo da zabalik; eta Mendizorrotzekoa, irailaren 15era arte.

Kostata baina azkenean heldu da eguraldi ona, eta horrekin batera baita udako bainu denboraldia ere, Mendizorrotzeko eta Gamarrako igerilekuetako ateak zabaldu dituztelako.

Gamarra:

Gamarrako parkea irailaren 8ra arte egongo da zabalik honako ordutegian:

  • Parkea: 08:00etatik 22.00etara.
  • Igerileku olinpikoa: 09:00etatik 21:30era.
  • Familia eta haurrentzako igerilekua: 10:00etatik 21:30era.
  • Txirrista: 10:00etatik 20:30era.

Hainbat modu daude sartzeko. Batetik, Udalaren kirol instalazioetako bazkide izatea edo udako denboraldiko abonamendua ateratzea dago. Azken aukera honetan, prezioari dagokionez, abuztuaren 31ra arte honakoa ordaindu beharko dute: 5 eta 17 urte bitartekoek, 10,60; eta 18 urtetik gorakoek, 30,30. 65 urtetik gorakoek eta %65eko edo hortik gorako elbarritasuna dutenek %50eko murrizketa izango dute kuotan.

Bestetik, eguneko sarrera ordainduta sartu ahalko dira bisitariak: 5 eta 17 urte artekoek, 1,30 euro ordainduta; 18 urtetik 24ra artekoek, 3,70; eta 25 urtetik aurrerakoek, 6,30 euro.

Mendizorrotza:

Mendizorrotza Kirol Esparrua, berriz, irailaren 15era mantenduko dute zabalik, honako ordutegian:

  • 8:00etatik 22.00etara, astelehenetik igandera.
  • Igerileku klimatizatua (barrukoa): 8:00etatik 21:30era. Igerileku klimatizatuan mantentze lanak egingo direnez, abuztuaren 16tik irailaren 9ra itxiko dela aurreikusten da.
  • Igerileku olinpikoa (kanpokoa): 9:00etatik 21:30era. Abuztuaren 16tik irailaren 9ra: 8:00etatik 21:30era.
  • Aquamendi igerilekua: egunero, 10:30etik 20:30era, erabiltzaile gutxiko epeetan salbu, ordutegia 15:00etik 20:30era izango dela.

Mendizorrotzeko kirol esparrurako eguneko sarrerari dagokionez, hona hemen tarifak:

  • 4 urtera artekoak debalde sartuko dira. Dagokien pasea izan beharko dute identifikatzeko instalazioetara sartzeko kontrolean. Bestela, familia liburuaren lopia aurkeztuz argitu beharko dute beren adina.
  • 5 urtetik 17ra arte: 7,00 euro.
  • 18 urtetik 24ra arte: 9,60 euro.
  • 25 urtetik aurrera: 12,90 euro.

.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago