Gasteizko Txosnek Andre Mari Zuriaren jaietan txosnagunean izango diren ekintzak eta kontzertuak aurkeztu dituzte dagoeneko. Hain justu ere, Eratu (Agurain/Gasteiz), Tribade (Bartzelona), Su ta Gar (Eibar), Skabidean & The Black Birds (Iruñea), DJ Perez Troika Sobiet (Plentzia), Dupla (Agurain), Aldakan Beltz (Gasteiz), Kaleko Urdangak (Bergara), Trikoma (Maeztu), Nerabe (Donostia), Esne Beltza, Aiaraldeko sound system, KOP (Katalunia), Irrien Lagunak, Gorpuzkingz (Hondarribia), Garilak 26 (Bilbo), Nafarroa 1512 (Arbizu), DJ Malandro (Gasteiz) eta Anita Parker (Arrasate) ere egongo direla jakinarazi dute. Talde hauen zerrendari Zea Mays (Bilbo) eta KOP (Bartzelona) gehitu zaie egitarauaren aurkezpenean.
Aurretik, Dj Elepunto (Ondarru), The Baboon Show (Suedia), Komando klitorix (Gasteiz), Mafalda (Valentzia) eta Tara (Gasteiz) zeuden baieztatuta.
Horrez gain, besteak beste, herri bazkaria eta bertso saioak ere antolatu dituzte.
Aurten, abuztuaren 2an, ostirala, zabalduko dute Txosnagunea.