'Kantuz kantu, dantzaz dantza' ospatuko dute larunbatean

Erredakzioa 2019ko mai. 24a, 10:00
Jare dantza taldearen saio bat. / Alea

Lau txokotatik abiatuko dira kalejirak, eta Foru plazan emango diote amaiera.

Zortzigarren urtez, Manuel Iradier Elkarteko Jare dantza taldeak antolatuta, Kantuz Kantu Dantza Dantza ikuskizuna ospatuko dute larunbatean. Kultur-ekimen mugikor honen bitartez, euskal dantzen, abesbatzen eta musikaren mundua hiriko plazetara jalgi dadin nahi dute, dantza, musika eta kantua uztartuz ikuskizun bakarrean, antolatzaileek azaldu moduan. 19:00etan hasiko da jaialdia.

Lau kalejira abiatuko dira; bat Santa Barbara plazatik, bigarrena Arka plazatik, hirugarrena General Loma plazatik eta laugarrena Urrezko Zeledonen plazatik. Eta ekitaldiari Foru plazan emango zaio bukaera, partehartzaile guztiekin.

Araba abesbatza, Gasteiz Kantuz, Vital Fundazioa abesbatza, Kanta Berri abesbatza, Adurtza dantza taldea, Indarra dantza taldea, Bidabarri dantza taldea, Jare dantza taldea eta Ordago Folk taldea izango dira jaialdian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide