Leticia Comeron (PP) Zientzia Politikoetan lizentziatua, ibilbide luzea egin du politikan. Nuevas Generaciones-eko presidente izendatu zuten 2005ean, eta 2007tik da Gasteizko Udaleko zinegotzia. |
|
Miren Larrion (EH Bildu) Ingeniaritza Industrialean eta Ingurumen Ingeniaritzan doktorea da, eta EHUn irakaslea izan da. 2015ean Gasteizko EH Bilduren hautagaia izan zen, eta 2016an Legebiltzarrerako Arabako zerrendaburua. |
|
Gorka Urtaran (EAJ) San Viatorren ikasi ostean, Soziologian lizentziatu zen, eta migrazioen inguruko graduondoa egin zuen. 2007an egin zuen jauzi politikara, Arabako Batzar Nagusietan, eta 2015etik da Gasteizko alkatea. |
|
Maider Etxebarria (PSE-EE) Eskola frantses batean ikasi ostean, Turismoa eta Aleman Filologia egin zuen. Sektore pribatuan egin du ibilbide profesional gehiena, 2016an Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendari izendatu zuten arte. |
|
Fernando Lopez Castillo (Elkarrekin Podemos) Kimika ikasten hasi bazen ere, laster egin zuen jauzi kultura arlora. Dokumentalen produktore moduan izandako esperientziari esker, Film Office bulegoa zuzendu du azken urteetan. |
Beste hautagaitzak: Inkesten arabera, zinegotzi bat lortzetik gertu gera daiteke Ciudadanos; Iñaki Sanchez Lopez-Davalillo da zerrendaburua, Santiago Ospitaleko aurpegi-masailetako zirujaua. Beste hainbat alderdik ere aurkeztu dituzte hautagaiak: Libres Por Euskadi (Javier Martinez), Ongi Etorri (Fatima Abouzaid), Escaños en Blanco (Oscar Angulo), Vox (Laureano Diaz Estevez) eta Por Un Mundo Mas Justo (Iratze Buztinza) taldeak ere izango dira lehian.