Kanpaina bertan behera utzi behar izan du Fernando Lopez Castillok

Erredakzioa 2019ko mai. 23a, 16:27
Fernando Lopez Castillo. / Alea

Erretina-askatze baten ondorioz, hainbat egunez atseden hartu beharko du; alderdikideek ordezkatuko dute kanpainan.

Elkarrekin Podemoseko zerrendaburuak bertan behera utzi behar du hauteskunde kanpaina, erretina-askatze baten ondorioz ebakuntza egin eta gero. Hurrengo egunetan atsedena hartu beharko du, eta hainbat alderdikidek ordezkatuko dute lanean. 

Gasteizko Udaleko hautagaiek hedabideetan izandako azken debatearen ondoren, urgentziaz ebakuntza egin behar izan zioten asteazken gauean. Hainbat egunez ondoez sentitu eta gero, asteartean erietxera jotzea erabaki zuen eta orduan erabaki zuten asteazkeneko operazioa.

Genma Zubiaurrek, Oscar Fernandezek eta Garbiñe Ruizk jarraituko dute kanpainako hurrengo ekitaldiekin.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide