Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko lehendakariak hitzaldia eskainiko du Gasteizen

Erredakzioa 2019ko mai. 22a, 10:00

Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea. / EITB

Gure Esku Dagok antolatuta, Europa jauregian eskainiko du hitzaldia.

Gure Esku Dago herri mugimenduak gonbidatuta, Roger Torrent Kataluniako Parlamentuko presidentea Gasteizen izango da ekainaren 4an. Del referéndum imposible al referéndum inevitable” –Ezinezko erreferendumetik, ezinbesteko erreferendumera– konferentzia eskainiko du Gasteizko Europa Jauregiko Francisco de Vitoria auditorioan. Hitzaldia 19:30ean izango da.

"Kataluniako prozesuaren aurkako epaiketaren azkenengo fasean eta hauteskunde ziklo bat amaitu berritan, aukera izango dugu Torrenten eskutik jasotzeko egungo egoeraren berri", adierazi dute Gure Esku Dagoko kideek. Azaldu dutenez, urriaren 1eko erreferendumaz ere jardungo du, baita aurrera begirako asmoez ere, eta bidegurutzearen aurrean egin beharreko urratsez, "betiere erabakitzeko eskubidea eta erreferenduma —tresna demokratiko gisa— ardatz hartuta". Hain justu, Gure Eskuren erreferendumaren aldeko herri ekimenaren aurkezpen bira egiten ari da egunotan.

Hitzaldian parte hartuu nahi dutenek gureesku.eus webgunearen bitartez egin dezakete.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago