Hamar egun iraungo du Liburu Azokak

Erredakzioa 2019ko mai. 22a, 10:00
Liburu Azoka aurkezteko eginiko agerraldia. / Gasteizko Udala

Maiatzaren 24tik ekainaren 2ra arte izango da, Gasteizko Urrezko Zeledonen plazan.

Liburu Azoka tradizionala maiatzaren 24tik (ostirala) ekainaren 2ra (igandea) bitartean egingo da Gasteizen. Normalean Liburuaren Egunaren inguruan (apirilaren 23a) antolatu ohi den arren, aurten, oporrak zirela eta, ezin izan da hala egin, eta datak desberdinak izateaz gain, formatua ere aldatu egin da: asteburu bat irautetik hamar eguneko iraupena izatera igaroko da.

Cantok, formatua handitzeari dagokionean, ziurtatu du “Liburu-saltzaileen gremiokoek azoka hobetzeko duten ardurari esker izan dela posible aldaketa egitea, baina baita instituzioek emandako bultzadari esker ere”, azaldu du Estibaliz Canto kultura zinegotziak. Izan ere, aurten udal-ekarpena 6.000 eurokoa izatetik 20.000 eurokoa izatera igaro da aurrekontu-aldaketa bati esker, eta “horrek ahalbidetu du bultzada hori ematea”. Azokak sei stand izango ditu eta Urrezko Zeledonen plazan jarriko dute.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide