Gasteizko txosnak abuztuaren 2tik 9ra egongo dira aurten zabalik

Erredakzioa 2019ko maiatzaren 21a

Egilea: Gasteizko txosnak.

Lehen musika taldeen izenak iragarri ditu antolakuntzak: Tara, Mafalda, DJ Komando Klitorix, The Baboon Show eta DJ Elepunto.

Gasteizko Txosnek sare sozialetan jakinarazi berri dutenez, abuztuaren 2an, ostirala, zabalduko dute aurten Txosnagunea. Horrekin batera, abuztuaren 8ra bitartean, oholtzara igoko diren lehen musika taldeak ere iragarri dituzte: hain zuzen ere, Dj Elepunto (Ondarru), The Baboon Show (Suedia), Komando klitorix (Gasteiz), Mafalda (Valentzia) eta Tara (Gasteiz). Gasteizko Txosnetako lehen banda lehiaketa irabazi zuen azken talde horrek. 

Txosnagunean egongo diren musika talde gehiago ezagutaraziko dituzte datozen egunotan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago