Abeslari eta konpositore oiartzuar honek (Gipuzkoa), 14 urte zituela, Alaitz eta Maider trikitilari-bikote aski ezaguna osatu zuen Alaitz Telletxearekin, eta elkarrekin inoiz ez bezalako arrakasta lortu zuten 90eko hamarraldian. 2017. urtean Zuei izeneko bere lehen bakarkako lana aurkeztu zuen, eta orain, Bidean izeneko bakarkako bigarren diskoa aurkezten digu. KaldeArten hirukote bat osatuz arituko da Gorka Urra eta Urbil Artolarekin batera.
XVI. mendeko jauregi batetik, hiriko teilatuen ikuspegiak dituen balkoi batean, lagun talde txiki bat kontzertu akustiko, barnekoi eta hurbil batez gozatzen ari da. KaldeArtek koproduzitua.
Prezioa: 5 euro.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.