Suhiltzaileen etxeak 175 urte bete dituela ospatuko dute

Erredakzioa 2019ko mai. 10a, 12:00
1910ean San Bizente aldapan paratu zuten suhiltzaile-etxea. / Arque. Udal Artxiboa

Urtemuga ospatzeko, hainbat ekitaldi izango dira larunbatean Gasteizko erdigunean.

Gasteizko Suhiltzaileen Etxeak 175 urte bete ditu aurten, eta kalera aterako dira suhiltzaileak urtemuga berezi hori ospatzera. Andre Maria Zuriaren plazan hainbat jarduera egingo dituzte, beren historiaren eta eguneroko lanaren zati bat herritarrei erakusteko asmoz.

Kalean bertan askotariko ekintzak izango dira. Suhiltzaileen Etxeko ibilgailuen erakusketa bat paratuko dute, egindako esku-hartzeen irudiak (zaharrak eta egunekoak) biltzen dituen argazki-erakusketa bat, prebentzioaren parkea umeei bereziki autobabeserako gomendioak emateko. Gainera, zirkulazio istripuan harrapatutako pertsonak askatzeko maniobraren erakustaldia egingo dute, eta altuera maniobraren erakustaldia.

2018an, Prebentzio, Su Itzaltze eta Salbamendu Zerbitzuak 1.513 ikasleri eman zizkien aholkuak eta prestakuntza, eta 693 helduri (besteak beste, enpresetako langileak). Gaur egun, 120 suhiltzaile ari dira eskala operatiboan, eta 7 inspektoreorde eta inspektore, eskala teknikoan; iaz 3.269 esku-hartze egin zuten.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide