Salburua eta euskara, argazkiek elkartuta

Erredakzioa 2019ko mai. 9a, 17:10

'Etorkizuna euskaraz' argazkiak irabazi zuen iaz lehenengo saria. / Javier Lopez

"Gora Salburua euskalduna!" bigarren argazki lehiaketa antolatu dute auzoan.

Euskara auzoan, bihotzean eta ahoan gai hartuta, bigarren argazki lehiaketa deitu dute Salburua auzoan. Sarburu elkartearen eskutik, euskara auzo mailako kirolean edota aisialdian indartzeko balio lezaketen irudiak positiboki baloratuko ditu epaimahaiak. 

Argazkiak formatu digitalean jasoko dituzte sarburu@gmail helbidean; lehiakide bakoitzak gehienez ere bi bidali ditzake, txuri-beltzean edo koloretan. Maiatzaren 26a baino lehen bidali beharko dira argazkiak.

Irabazleen artean, Koxka tabernan hiru lagunentzako asteburuko menua (lehen saria) eta Arruti harategian (bigarren saria) eta Ruiz Frutak eta Barazkiak komertzioan (hirugarren saria) erosketak egiteko bonoa  banatuko dituzte. Aurkeztutako argazkien artean aukeratutakoekin, gainera, Gora Salburua euskalduna izeneko erakusketa antolatuko dute.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago