Gasteizko Alde Zaharreko taberna batean iragan asteburuan adingabe bati egindako sexu erasoa ikertzen ari da Ertzaintza. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak jakinarazi duenez, biktimak Ertzaintzaren komisaldegian aurkeztu du salaketa. Neskaren arabera, gazte batek mozkortu zuen eta sexu erasoa egin zion tabernaren komunean.
Arabako Foru Aldundiak babestutako adingabea da erasoa jasan duen emakumea. Ertzaintza ustezko erasotzailearen bila ari dela baieztatu du Segurtasun sailak.