Trafikoan eragina izango du N-622 errepidearen berritzeak

Erredakzioa 2019ko mai. 6a, 09:56

Maiatzaren 6tik 9ra bitartean egingo dituzte obrak.

Arabako Diputazioak N-622 errepideko tarte baten errodadura geruza berrituko du datorren astean. Bilborako noranzkoko lehenengo kilometroan izango dute eragina lanek; zehazki, Forondako Atea kaletik A-1 autobiarekiko lotunera bitartean.

Asfaltatu aurreko obrak maiatzaren 6an eta 7an (astelehena eta asteartea) egingo dira, eta, ondorioz, Gasteiztik Bilborako bidean, hiriko irteeran, bi erreietako bat itxiko da, eta bestetik bideratuko da trafikoa. Maiatzaren 8an (asteazkena), bide horretako bi erreiak itxiko dira zenbait orduz, eta zirkulazioa Gamarratik eta/edo Aztegietatik bideratuko da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide