Memoria Gara pozik dago erakundeetan ekimenak izandako harrerarekin

Erredakzioa 2019ko mai. 4a, 08:10

Hauteskundeen ostean, instituzio guztiak biltzeko asmoa du.

Gasteizko Zaramaga auzoko San Frantzisko eliza memoria gune bihurtzeko ahaleginean, bilerak egin ditu Memoria Gara ekimenak erakundeekin; zehazki, Gasteizko Udalarekin, Arabako Diputazioarekin, Jaurlaritzako Biktima eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin eta Gogora Institutuarekin batzartu da. Aurkeztutako proposamenaren aurrean guztiek izandako "jarrera ona" jarri du balioan: "Bilera sorta horretan jasotako harrera ona eta proiektua aurrera eramateko adierazi dute", azaldu du.

Ekimenaren ustetan, administrazioen inplikazioa "ezinbestekoa" izango da Gasteizko Apezpikutzarekin eraikinaren erabilera uzteko eta 1976ko martxoaren 3ko memoria hartuko duen gune bat egiteko, San Frantziskon.

Aldebiko bilerak amaituta iragarri du, hauteskundeen ostean, instituzio guztiak elkartuko dituela. Horrekin lotuta, espero du bilkura horretan Gasteizko Apezpikutzarekin behin betiko faseari hasiera ematea: "Hortik aurrera, Memoria eta Giza Eskubideen zentro horretarako kudeaketa eta edukien inguruko proposamenak aztertu ahal izango dira", azaldu du Memoria Garak; hain zuzen ere, herri ekimenak aspalditik lantzen ari dituen atalak.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide