Maiatzaren Lehena

Bi manifestazio egingo dira Gasteizen Maiatzaren Lehenean

Erredakzioa 2019ko apirilaren 30a

CCOOk eta UGTk manifestazio bateratua egingo dute berriro Gasteizen. PHO.TOK

UGTren eta CCOOren martxa Andra Maria Zuriaren Plazatik aterako da, 12:00etan; ESK, Steilas, CGT eta CNTrena, berriz, 12:30ean Europa gizarte-etxetik.

Maiatzaren Lehenarekin batera bi manifestazio izango dira Gasteizko kaleetan, eguerdian. CCOOk eta UGTk deialdi bateratua egin dute Maiatzaren 1erako, Pertsonak aurretik goiburuarekin. "Aldaketa ekonomiko, politiko eta soziala aldarrikatzeko eta lanpostuak eta pertsonak gizartearen erdigunean kokatzeko" manifestazioa antolatu dute sindikatuek. 12:00etan Andra Maria Zuriaren Plazatik aterako dena. 

ESKk, Steilasek, CGTk eta CNTk, berriz,  manifestazioa  deitu dute, 12:30ean, Europa gizarte-etxetik, Eutsi Tinko Borrokei eta Klase kontua da! leloen pean. Maiatzaren Lehena langileriaren aldarrikapen eguna izanik, aurten, kalea berriro bete behar dela azpimarratu dute. PPren eta PSOEren lan erreformak indargabetzea exijituko dute eta prekarietatarekin bukatzeko ordua dela: "Bizitza erdigunean jartzeko unea heldu da, eta era berean, bada garaia merkatu interesak zein ekonomikoak behingoz baztertzeko. Itotzen gaituen sistema honen gainetik eta bere etekinen gainetik ere gu gaude, langileok, pertsona batzuen esplotazioan oinarritzen den sistema kapitalista eta heteropatriarkala akatzeko atzera pausurik emango ez duen klase duina eta borrokalaria".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago