Gasteizko Mercedes lantegiak aurreikusi baino 4.000 ibilgailu gutxiago ekoitziko ditu aurten, guztira 148.000. Horrez gain, zuzendaritzak udako oporrak aldaraziko dizkie langileei eta udan ez du ikaslerik kontratatuko. 2019an iragarritako bigarren produkzio jaitsiera da.
Produkzio jaitsieraz gain, udako oporretan aldaketak ere jakinarazi dizkio zuzendaritzak enpresa batzordeari. Aurten, lau aste hartu beharko dituzte jarraian: abuztuaren 4tik irailaren 1era bitartean. Horrez gain, aurten ez ditu ordezkapenik egingo enpresak, eta ez ditu ikasleak hartuko.
Konpainiaren esanetan, dieselaren inguruan sortutako "ziurgabetasunak" eragin du produkzioaren jaitsiera eta langileen oporren aldaketa. Gasteizen ekoizten dituzten ibilgailuen % 85ek diesel-motorra dute.