Gure Zirkua maiatzaren 31tik ekainaren 15era izango da Gasteizen

Erredakzioa 2019ko api. 16a, 10:14
Gure Zirkua Gasteizen izango da maiatzetik ekainera. GURE ZIRKUA

Iker Galartza aktoreak zuzentzen duen taldeak euskaraz ere zirkua egin daitekeela erakutsi nahi du.

Gure Zirkuak maiatzaren 3an hasiko du 2019ko bira, eta Oiartzun, Berriz eta Gasteizen dira lehen emanaldiak. Arabako hiriburuan, maiatzaren 31tik ekainaren 15era egongo da. Iker Galartza aktoreak zuzentzen du taldea, eta helburuen artean du euskaraz ere zirkua egin daitekeela erakustea.

Iaz, Donostian egindako lehen biran, 25.000 ikusle baino gehiago erakarri ondoren, Gure Zirkua prest da bigarren birari ekiteko. "2018an jasotako erantzun bikainak hauspotuta eta neguko atsedenaldiak indarberrituta hasiko du 2019ko bira lehen euskal zirku ibiltariak", adierazi dute. Joan den urtean bezela, aurten ere Gure Zirkuak Euskal Herriko txoko ugaritara eramango ditu "karpa azpiko diziplinek berarekin dakarten magia, lilura eta alaitasuna".

Galartzak egitasmo hau martxan jartzea erabaki zuenean "apustu arriskutsua" zela aitortu zuen, baina lehenengo denboraldian oso kritika onak izan zituen, eta sarreren salmenta ere ondo joan zen, beraz udara honetan zirkua berriz martxan jartzea erabaki dute eta beste herri batzuetara zabaltzea.

Gasteizko ikuskizunetarako sarrerak www.ticketea.com atarian erosi daitezke. Zirkuko txarteldegian bertan ere izango da sarrerak erosteko aukera, oraindik geratzen badira. Hamabi euroko prezioa dute hauek.

Data hauetan izango dira Gasteizen emanaldiak:

  • Maiatzak 31, ostirala: 18:00 eta 20:30.
  • Ekainak 1, larunbata: 17:00 eta 19:30.
  • Ekainak 2, igandea: 17:00 eta 19:30.
  • Ekainak 7, ostirala: 18:00 eta 20:30.
  • Ekainak 8, larunbata: 17:00 eta 19:30.
  • Ekainak 9, igandea: 17:00 eta 19:30.
  • Ekainak 14, ostirala: 18:00 eta 20:30.
  • Ekainak 15, larunbata: 17:00 eta 19:30.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide