Sidalavak kudeatuko du Kaleko Heziketarako Programa

Erredakzioa 2019ko api. 12a, 11:24
Egoera larrian dauden 350 pertsona artatzen dituzte Gasteizen. ALEA

Gizarte-bazterketa egoera larrian dauden pertsonak artatzeko 94.550 euro bideratuko ditu Gasteizko Udalak.

Hiesaren aurkako Herritarren Batzordeak (Sidalava) urtebetez kudeatuko du gizarte-bazterketako egoera larrian dauden pertsonak laguntzeko helburua duen Kaleko Heziketarako Udal Programa. Udalak 94.550 euro bideratuko dizkio Sidalavari programa gauzatzeko.

Urtean 350 bat pertsonari ematen die laguntza zerbitzuak; Hurbil taldeko bi gizarte-hezitzaile, psikologo bat eta gizarte-lana arloko hiru profesional ditu zerbitzuak. Kaleko Heziketa programaren barruan artatzen diren pertsonek bilakaera luzeko egoera kronifikatuak eduki ohi dituzte. Etxebizitzarik, baliabiderik eta laguntza-sarerik gabeko pertsonak izan ohi dira, eta gizarte-zerbitzuen intentsitate handiko esku-hartze etengabea behar izaten dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide