Euriak ez du txikien korrika zapuztu

Erredakzioa 2019ko api. 11a, 18:24

Hogeita hamabi ikastetxek parte hartu dute.

Korrika Txikia Zabalgana hiribidean hasi da. Zabalgana, Ariznabarra, San Martin, Txagorritxu, eta Lakua auzoak zeharkatu ditu eta ondoren El Pilar eta Zaramaga auzoetan sartu da. Ondoren Aranbizkarran zehar jarraitu du, Santa Luzia auzoa zeharkatu, eta zentrora abiatu da, Plaza Berrian bukatuta.  

Gasteizko Korrika Txikia urteekin handia bilakatu da, eta urtetik urtera metroak gehitu behar izan dizkiote AEKko lagunek ikastetxe guztiek parte hartzeko aukera izan dezaten. Hala, aurten, hogeita hamabi ikastetxe izan dira parte hartu dutenak, eta hamahiru kilometro inguru egin dituzte Gasteizen zehar. Lasterketa bukatutakoan, jaialdia izan dute Plaza Berrian. 

Korrika Txikiak hainbat helburu ditu, euskarari indarra ematea, jendea kontzientziatzea, "Gasteizko haurrak euskararen alde gaudela adieraztea eta 21.Korrikari gure atxikimendua ematea".

Bideoa HALA BEDI bidez

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago