Kamioiak bete dituzte Saharara bidaltzeko

Erredakzioa 2019ko api. 11a, 15:14
Saharara doan karabana aurkeztu dute gaur. SAHARA ELKARTEA

Jakien bilketa egin ostean, gaur abiatu da Sahararako ibilgailuak 2019 karabana Gasteiztik.

Sahararako ibilgailuak 2019 karabana Gasteiztik abiatu da, saharar errefuxiatuen kanpamentuetarantz. Konboia Euskadiko Saharar Ordezkaritzak antolatu du, Euskal Fondoaren eta Arabako SEADen Lagunen Elkartearen laguntzarekin. Zortzi ibilgailuk osatzen dute karabana, Arabako Foru Aldundiak, Berangoko Udalak, Irungo Udalak, Errenteriako Udalak, Elorrioko LAKWAD elkarteak, Tolosaldea Sahararekin Elkarteak eta Euskal Fondoak dohaintzan emandakoak. 

Guztira, hamabi boluntarioek gidatuko dituzte kamioiak Euskal Herritik Argeliako basamorturaino, higiene-paketez, osasun eta hezkuntza-materialez eta beste motatako produktuez beteak, 43 urtez kanpamentuetan eusten duen saharar herria hornitzeko.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide