Oskar Alegria, Eneko Sagardoy eta Mursego izango dira Zinelekuko irakasleak

Erredakzioa 2019ko api. 4a, 17:49
Hamabi eguneko programa da Zineleku. / Alea

Ikus-entzunezko arloko programa uztailaren 16tik 21era bitartean izango da Gasteizen.

Laugarren urtez, Zinelekun parte harte hartu ahal izango dute 18 eta 29 urte bitarteko Euskal Herriko gazteek. Prestakuntza eta sorkuntza elkarbizitzako egunak izango dira Gasteizen, uztailaren 16tik 27ra, ikus-entzunezko profesionalen lana ezagutu eta zinema esperientzia bat bizitzeko. Proiektuan parte hartuko dutenak Santa Maria aterpetxean biziko dira elkarrekin egun horietan.

Eskola horiek ibilbide ezaguneko profesionalek emango dituzte, zinematografiatik zein beste diziplina artistiko batzuetatik datozenak. "Helburua da diziplina arteko prestakuntza ematea ikus-entzunezko sortzaile berriei, ikuspuntu komunitariotik; gainera, performance, proiekzio eta kontzertuetan ere parte hartu ahal izango dute", azaldu dute Zinelekuko programako antolatzaileek. Profesionalen artean, Oskar Alegria, Zazpi t'erdi, Eneko Sagardoy, Txubio Fernandez de Jauregi, Sra. Polaroiska, Mursego (Maite Arroitajauregi) eta Idoia Zabaleta izango dira.

Programa

Lantegiak ikus-entzunezkoen arteak lantzen dituzten unibertsitateetan ematen diren edukiak osatzeko pentsatuta daude, antolatzaileek azaldu moduan. Taldeak hainbat lantegitan parte hartuko du lehen zortzi egunetan, eta azken bostetan parte-hartzaile bakoitzak praktika mota bat egiteko aukera izango du: proiektuen garapena eta zinema prestakuntza zabaldua.

Jardunaldi bakoitza amaitzean, hainbat jarduera izango dira denentzat irekiak, besteak beste, hitzaldiak zinema eta literaturaz, zinema dokumentalaz edo interpretazioaz, eta proiekzioak eta kontzertuak.

Izena emateko epea apirilaren 8tik maiatzaren 31ra bitartean izango da. www.zineleku.org webgunean aurki daitezke argibide guztiak.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide