'Vitoria-Gasteiz' sinfonia aurkeztuko dute gaur

Erredakzioa 2019ko api. 4a, 12:10

Juanjo Menak zuzenduko du sinfonia. /Alea

San Prudencio Fundazioaren 50. urteurrenari amaiera emango diote Principaleko ekitaldiarekin. 

Principal antzokian aurkeztuko duten Vitoria-Gasteiz sinfoniarekin amaituko dira San Prudencio Fundazioak bete dituen 50 urteko ospakizun ekitaldiak. Juanjo Mena orkestra zuzendariak zuzenduko du Bingen Mendizabalek eta Ruper Ordorikak sortutako obra. 

Fundazioa Juanjo Menarekin jarri zen harremanetan, eta ideia hau azaldu zion: Beethovenek 1813an Napoleonen soldaduen kontra borrokatutako Gasteizko Bataila gogoratzeko konposatu zuen sinfoniaren "kontrapuntua" izango zen beste bat hiriari eskaintzea.

Bingen Mendizabalek egin du partituraren konposizioa, Ruper Ordorikak abesbatzaren letra landu du, eta Kike Suarez-Albak elektroakustikako elementuak. Juanjo Mena maisuaren zuzendaritzapean, Camerata Gasteiz taldea osatu dute, 60 musikariren parte-hartzearekin, Jesus Guridi musika kontserbatorioarekin elkarlanean.

Aurkezpena gaur egingo dute, Principal antzokian, 20:00etan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago