Larunbatean zabalduko dute III. Udaberriko Artisautza Azoka

Erredakzioa 2019ko apirilaren 8a

Lan-Berri artisautza azoka apirilaren 22ra arte egongo da zabalik. ARTISAU

Hamalau artisau elkartuko ditu, gehienak arabarrak.

Apirilaren 13an, goizeko 11:00etan, Artisau Arabako artisautzaren sustapenerako elkarteak hasiera emango dio Lan-Berri 2019 Udaberriko Artisautza Azokari, Urrezko Zeledoien plazan. Hirugarren edizioa da, eta apirilaren 22ra arte hamalau artisau elkartuko ditu, gehienak arabarrak.

Gasteizko Udalaren Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren babesaren laguntzaz Artisau elkarteak antolatutako azoka hau 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara egongo da irekita, eta apirilaren 22an amaituko da, 14:00etan. Egun hauetan lantegi eta kontzertu ezberdinetan parte hartu eta gozatu ahal izango da.

Lan-Berri 2019k hiriaren eskaintza kulturala eta turistikoa zabaldu nahi du, eta bertako, kalitatezko produktu jasangarriak eskaintzen dituzten lantegi ezberdinen lana kalera atera, Arabako artisautzaren erreferente izateko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago