Korrikaren milazangoa sortzeko auzolana

Erredakzioa 2019ko api. 3a, 05:00

ALEAk, Geuk, eta Oihanederrek elkarrekin egingo dute Gasteizko kilometroa.

Badator Korrika, eta tradizioari jarraiki, ALEAk, Geuk eta Oihanederrek elkarrekin egingo dugu Gasteizko kilometroa. Oraingoan  2523. kilometroa egokitu zaigu, Joan Karlos I eta Stockholm kaleen bidegurutzean, Salburua auzoan. Apirilaren 14an, 10:30ean, elkartuko gara bertan.

Aurretik, Korrikan eramango dugun milazangoa sortzeko auzolana egingo dugu, apirilaren 4an, 17:00etan, Oihanederren. "Milazangoa sortzeko zure laguntza behar dugu, izan ere, auzolanean eraikiko dugu, eskuz esku eta zangoz zango arinago egin dezagun korrika".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago