Gasteizko Udalaren Liburutegi Sareak antolatutako egitarauaren barruan.
Munduan zehar bidaiatuko dugu, musika eta ipuinak lagun. Hainbat kulturatako doinu, hitz eta erritmo, belarritik abiatuta hasiko den bidaia zoragarri baterako.
Maider Galarza eta Luis Mari Remesarren eskutik.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.