Gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen, emaztea jipoitzeagatik

Erredakzioa 2019ko api. 2a, 10:06

Seme-alaba adingabeen aurrean erasotu du emakumea.

Gasteizko Udaltzaingoak 31 urteko gizonezko bat atxilotu du, seme-alaba adingabeen aurrean emaztea jipoitzeagatik. Genero indarkeria delitua leporatu diote erasotzaileari, eta gaur goizean eraman dute epailearen aurrera.

Astelehenean, gaueko ordu txikitan jaso zuen Udaltzaingoak erasoaren berri. Poliziaren oharraren arabera, Arana auzoko lokal batean festa bat ospatzen ari ziren, eta erasoa jasan zuen emakumea bertatik alde egitera zihoan. Une horretan, mozkorturik zegoen bere bikotekideak iraindu eta kolpatu zuen.

Erasoaren biktimak eta bertan zeuden beste pertsona batzuek ere erasoaren berri eman zieten beratarautako poliziei. Gainera, emakumeak kolpeen arrasto nabarmenak zituen.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide