Gasteizko Udala Aretxabaletako Nuñez eraikina botatzen hasi da. Egoera txarrean zegoen eraikina, eta, Udalak azaldu duenez, Gasteizko auzo horretako bizilagunek denbora luzez egindako eraispen-eskariei erantzuten die. Lazaro y Orizon enpresari adjudikatutako obrak 46.572 euroko (+ BEZa) aurrekontua du eta bost asteko epea izango du.
Gorka Urtaran alkatea eraispen-lanak ikustera hurbildu da gaur goizean, eta, jakinarazi duenez, hainbat bloketako biztanleak etxe modernoagoetara joan dira bizitzera, "askotan, ordezko bizitokia emateko programei esker, eta ondorioz, eraikin horiek guztiak hutsik geratu dira".
Bisitaldian alkateak aipatu du inguruko beste puntu batzuetan ere jardungo dutela eta "okupazioen aurkako prebentzio neurriak" hartuko dituztela. Horren ildotik, gogorarazi du Bustaldeako blokeak Eusko Jaurlaritzari lagatzeko proiektu bat itundu zela hutsik zauden etxebizitza horiei erabilera emateko. "Hutsik dauden beste eraikin batzuetako jabeekin ere gestioak egingo dira, sarbideak zigilatu eta legez kanpoko okupazioak ekiditeko". Horrez gain, Urtaranek jakinarazi du Udala etxebizitza bat kontzejuari lagatzeko prest dagoela, auzokoek kudea dezaten.