Telelaguntza-zerbitzu baten salmenta iruzurraz ohartarazi dute

Erredakzioa 2019ko mar. 28a, 13:35
Telelaguntza-zerbitzu pribatua eskaintzen ari dira telefonoz. /Alea

Erabiltzaileak lehenengo fakturak (40-50 € hilean) jasotzen dituenean antzematen da iruzurra.

Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak gaur ohartarazi duenez, hirian iruzurrezko salmenta gertatzen ari da telelaguntza-zerbitzu publikoarekin lotuta. Sailak jakin duenez, enpresa bat adinekoentzako telelaguntza-zerbitzu pribatua eskaintzen ari da telefonoz, euskal administrazioak emandako zerbitzu publikoa dela iradokiz, hala ez bada ere. Erabiltzaileak lehenengo fakturak (40-50 € hilean) jasotzen dituenean antzematen da iruzurra.

Gizarte Politiken Sailak gogoratu du telelaguntza-zerbitzu publikoa, BetiON izenekoa, Jaurlaritzak kudeatutako baliabidea dela, eta hori tramitatzeko bide ofiziala ez dela telefono bidezkoa; interesdunek eskabidea aurkeztu behar dute Zuzenean zerbitzuko bulegoetan, Ramiro Maeztu kaleko 10.ean.

Beraz, horrelako eskaintzarik ez onartzeko gomendatzen du. Dagoeneko zerbitzua kontratatu duten pertsonei gogoratu die 14 eguneko epea dutela atzera egiteko eskubideaz baliatzeko, kontratuak hori adierazten badu. Kontratuak eperik adierazten ez badu, berriz, urtebeteko epea izango dute atzera egin ahal izateko.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide