Hasi dira Gasteizko Udalean teknikarien 132 lanpostu betetzeko probak

Erredakzioa 2019ko mar. 22a, 18:07

Europa gizarte etxean egiten ari dira azterketak. / Gasteizko Udala

Erdi eta goi mailako teknikari lanak betetzeko, 5.132 lagunek parte hartuko dute LEPean.

Gaur arratsaldean hasi dira Gasteizko Udalak deitutako lan-eskaintza publikoko probak. Urrian hasi zen izena emateko epea A1 eta A2 taldeetan 132 lanpostu betetzeko deitu duen LEPeko hautatze-probetan parte hartu ahal izateko. Guztira, 5.132 lagunek parte hartuko dute LEPean; hamarretik zazpi emakumeak dira.

Oposizio-aldian nahitaezko eta baztertzaileak diren bi ariketa egin beharko dituzte, eta 55 puntu lortu ahalko dituzte gehienez. Lehen ariketan test moduko bi proba egin beharko dituzte: lehen proba gai-zerrenda orokor bati buruzkoa da, eta asteburu honetan egingo dute bost ataletan banatuta; bigarrena, berriz, apirilean egingo dute eta gai-zerrenda berariazkoak ebaluatuko ditu. Bigarren ariketan proba praktiko bat edo gehiago egin beharko dtuzte, eta 30 puntu lortu ahalko da.

Lehiaketa-aldian 45 puntu lortu ahalko da gehienez, honela banatuta: euskararen balioespenean, 12 puntu gehienez (B1: 4 puntu, B2: 8 puntu, C1: 12 puntu eta C2: 12 puntu); lanbide esperientzian, 33 puntu gehienez.

Egokitzen diren aldi baterako langile beharrei erantzuteko kontratazio-zerrendak sortuko dira txanda irekiko eta barne-sustapeneko deialdietatik; azterketa aldia gainditu arren lanposturik eskuratu ez dutenekin osatuko dira.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide