Gure Esku Dagok antolatuta, hitzaldia izango da larunbatean, martxoaren 23an, Gasteizko Salburua auzoko gizarte etxean, 11:30ean. Zer egin gaurko testuinguruan herri gisa erabakitzeko lelopean, Gure Esku Dagok orain arte egindakoaz gogoeta egingo du, baita aurrera begirako planteamenduetaz ere.
Anjel Oiarbide, GEDeko bozeramailea, Iñigo Urrutia Zuzenbidean doktorea eta EHUko irakaslea eta Zelai Nikolas legelaria izango dira hitzaldian.