Udaltzaingoak 52 urteko gizonezko bat atxilotu du aste honetan, Zaramaga auzoan, emakume bati ukituak egiteagatik. Sexu-abusua delitua leporatuta, Guardiako Epaitegira eraman dute gizona. Epailearen aurrean deklaratu ostean, aske utzi dute.
Urruntze-aginduak
Halaber, iragan martxoaren 19an udaltzainek 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, bere bikotekide ohiarengandik zuen urruntze-agindua urratzeagatik eta emakumea jotzeagatik. Lau egun lehenago, martxoaren 15ean, 36 urteko beste gizonezko bat atxilotu zuten poliziek bikotekide ohiarengana hurbiltzea debakatzen zion agindu judiziala urratzeagatik.
Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Araban, Bizkaian edo Gipuzkoan) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.