Manifestaziora deitu dute Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunean

Erredakzioa 2019ko martxoaren 21a

Arrazakeriaren kontrako kontzentrazio bat, Gasteizen. HALA BEDI

Gasteizko Aldabe gizarte-etxetik abiatuko da martxa, martxoaren 21ean, ostegunean, 19:00etan.

Arrazakeriari planto, eskubide berdinak lelopean manifestazioa egingo dute Gasteizen, Arrazakeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira. Aldabe gizarte-etxetik aterako da martxa, 19:00etan. Arrazakeriaren Kontrako Gasteizko Plataformak deitu du mobilizazioa eta beste hainbat eragilek bat egin dute.

Zuriñe Rodriguez Arrazakeriaren Aurkako Plataformako kideak arrrazakeriaren kontrako lana egitearen beharra azpimarratu du, eta "fronte" bat osatzeko deia egin du. "Oso garrantzitsua da Arrazakeriaren Kontrako Eguna berreskuratzea, eta ulertzea egun hori salaketa egun bat izan behar dela, eta gure agendan txertatu behar dugu."

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago