EPE bat deitzea, langileen erretiroak bermatzeko neurriak onartzea, autobus-geltokian txoferrentzat komunak jartzea eta gautxoriak indartzea. Horiek dira Tuvisako langileek mahai gainean jarri dituzten eskaera nagusiak. Horien inguruan negoziazioa zabaltzeko eskatu diote Gasteizko Udalari; bestela, grebara joko dute. Hain zuzen, maiatzaren 6an eta 8an 24 orduko lanuzteak egingo dituzte, eta mugagabeko greba deituko dute maiatzaren 17tik aurrera, Saskibaloiko Lauko Finalarekin batera. Udaletik jakinarazi dutenez, Tuvisako langileen eskaerak aztertzen ari dira.