'Zoratzen naiz' bideoklipa aurkeztu du Antton Aranburuk

Erredakzioa 2019ko mar. 14a, 18:02

Hirugarren diskoa kaleratuko du aurki. Disko bikoitza izango da eta bere izenburua: Kaos#Kosmos. Hogei kantu biltzen ditu lan berri honek, hamar abesti disko bakoitzean. 

Lehenengo diskoan pop eta rock kutsua duten kantuak jasotzen dira. Bigarren diskoan, ordea, kantu geldo eta goxoagoak aurki daitezke, Aranbururen hitzetan “ekaitzaren ostean beti barealdia baitator”. Oraingoz bi aurrerapen kantu aurkeztu ditu: Ixilik habil eta Zoratzen naiz
 
Zoratzen naiz kantuaren bideoklipa aurkeztu du, Gasteizko Zabalgana auzoan grabatua.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!