Korrika bultzatzeko hainbat jarduera antolatu ditu AEKk hurrengo asteetan Gasteizen. Era askotako estilo, formatu eta edukiak uztartu dituzte: musika, antzerkia, hitzaldiak, erakusketak... eta hiriko espazio kultural eta sozial desberdinak: publikoak, pribatuak zein autogestionatuak aukeratu dituzte. Aurkeztu dituzten ekitaldi gehienak espazio horiek kudeatzen dituzten eragileekiko elkarlanaren ondorio izan dira. "Ez da izango soilik espazio horien erabilpen hutsa", esan dute antolatzaileek. Espazio horien kudeatzaileez gain, ekitaldi batzuk garatzeko hiriko hainbat elkarterekin ere elkarlanean ibili dira, eta bereziki eskerrak eman diete GEU elkarteari, Sareak Josten elkarteari eta Korrika Txikian parte hartuko duten Gasteizko ikastetxe ezberdinei. Korrika Kulturalarekin batera, auzo batzorde eta ikastetxe ezberdinek egitarau propioak izango dituzte.
AEKko lagunek aukera baliatu dute hiriko kultur eskaintzan eragingo duen Eusko Jaurlaritzaren dekretuaren aurkako jarrera publikoa egiteko. "Dekretu honek murriztu egin nahi ditu lokal txikietan eman daitezkeen zuzeneko emanaldi, jarduera, ekintza eta ikuskizunak. Hori dela eta, Arteak Ireki mugimenduak, martxoaren 23an, egoera salatzeko herriz herriko mobilizazioak deitu ditu, eta guk egun horretarako antolatu dugun kontzertua ere deialdira gehitu nahi dugu, eta bide batez, bestelako kultur eta arte eragileak egun horretan euskarazko emanaldiak antolatzera gonbidatzen ditugu".
Honako hau da Gasteizko Korrika Kulturalaren egitaraua:
- MARTXOAk 15, 15:30, Samaniego eskolan: Turukutupa, umeentzako ikuskizuna
- MARTXOAk 21-25, Judimendi, Hegoalde eta Lakuako gizarte etxeetan: Korrikarako txikiek egindako marrazkien erakusketa.
- MARTXOAK 21, 20:30, Principal Antzokian: Kalaportu ikuskizuna.
- MARTXOAK 22, 20:00, Le Coup-en: Anita Parker-Zazkel kontzertua.
- MARTXOAK 23, 17:00, Urrezko Zeledonen plazan: aniztasunaren kilometroaren aurkezpena.
- MARTXOAK 23, 13:30, Bodegon Gorbean: Eneritz Furyaken kontzertua.
- MARTXOAK 26, 20:30, Parral tabernan: Unidad Alavesaren kontzertua.
- MARTXOAK 27, 19:00, Elkar liburudendan: Txillardegiren Klika liburuaren aurkezpena.
- MARTXOAK 29, 21:00, Errekaleorren:Tooth-BWSR kontzertua.
- MARTXOAK 31, 19:00, Oihanederren: Enkarguz ikuskizuna.
- APIRILAK 4, 20:00, 20:00, Ardo ona tabernan: Pettiren kontzertua.
- APIRILAK 11, 20:30, Jimmy Jazz aretoan: Egur eta Kittoren kontzertua.
- APIRILAK 12, Artium museoan: Liburuaren Nazioarteko Eguna. Irakurketak
- APIRILAK 12-14, Baratza aretoan: Zurrunbillo Euskal Arte Eszenikoen jaialdia.