Irtenbide juridikoa aurkitu arte, gazteen lonjen ordenantza gelditu dute

Erredakzioa 2019ko martxoaren 11

Gasteizen gazteen lonjak arautu nahi dituzte. PHOT.OK

Gasteizko Udalak Gomendioen Gida bat bultzatu du segurtasuna eta elkarbizitza sustatzeko.

Udalak gazteek erabiltzen dituzten lonjen erregulazioa bertan behera utzi du, konponbide juridikoa aurkitu arte. Izan ere, legerian onartu berri diren aldaketek eragozten dute ordenantza gazteen taldeekin eta udal-taldeekin adostu zen bezala garatzea.

Dena den, gazte lonjei buruzko Gomendioen Gida bat bultzatzen ari da Udala. Horretan, ordenantzaren zirriborroaren jatorrizko ideiak jasotzen ditu, eta maila teknikoan ez ezik, elkarteekin, gazteekin eta jabeekin ere landu da. Udalak, gainera, gidaren berrikuspenak egin nahi ditu, gomendio gehiago gehitzen joateko. Helburua "errespetuan oinarritutako elkarbizitza segurua izatea" da, eragile guztien artean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago