'Berdearaba' argazki-erakusketa zabalik da Independentzia kalean

Erredakzioa 2019ko mar. 5a, 06:55
Berdearaba erakusketa Indpendentzia kalean dago. URA

Proiektua Fotogasteiz argazkilarien elkarteak garatu du, eta martxoaren 14ra arte ikusgai dago hiriburuan.

Berdearaba erakusketa ireki berri dute Gasteizko Independentzia kalean, Araban sustatutako hamar jarduera berriztatzaile eta jasangarri irudietan jasotzen duen erakustaldia hain zuzen. Proiektua Fotogasteiz argazkilarien elkarteak garatu du, eta martxoaren 10era arte  egiten ari den Asteklima Euskadiko Klima-aldaketaren astearen jardueretako bat da. Erakusketa martxoaren 9ra arte Independentzia kalean izango da; gero, Loma jeneralaren plazara eramango dute, eta bertan izango da martxoaren 14ra arte.

Hamar erakusketa-taula biltzen ditu argazki-erakusketak. Toloño mendilerroko tradiziozko erlezaintza jasangarria Javier Gonzalez de Martinen eskutik ezagutzeko parada dago. Sasoiko nekazaritza ekologikoa, berriz, Bionekazaritza Arabako Nekazari eta Abeltzain Ekologikoko elkartearen eskutik. Bitartekaririk gabeko abeltzaintza ekologikoa Añanako Kuadrillako Villambrosa herriko Alfredo Alonsoren irudiarekin ordezkatuta dago; zortzi urtez behiak eta behorrak hazarazten diharduen abeltzaina. Añuako Iñaki Ezeizaren irudia ere jaso dute, ahuntz-esneaz egindako artisau gaztandegia duen ganaduzalea. Gasteizko Jundiz industriaguneko A&B Laboratorios de Biotecnologiaren bitartez, berriz, industria-ekologia proiektua  bat ezagutarazten da. Halaber, Geograma enpresako langileen artean, CO2 isuriak murrizteko bizikletaren erabilera sustatzeko agertzen da erakusketan. Samaniegoko Ostatu upategiak ardo-upategi ekologikoaren laborea erakusten du, Gesaltza Añanako gatzaren ekoizpen tradizionala ere bildu dute, Artefruta fruta-dendaren plastiko gabeko komertzioa, eta azkenik, Araiako Bioarkitektura enpresa.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide