Udako garai zehatz batzuetan, HCH kontzentrazioak aurkitu dituzte udal teknikariek hondakin-uren sarean eta Zadorra ibaian, Gardelegiko hondakindegitik datozenak. Egoera konpontze aldera, zabortegian araztegi baten eraikuntza lizitaziora ateratzea erabaki du Udal gobernuak. Adierazi dutenez, araztegiari esker, ikatz aktibozko tratamendu baten eta hareazko iragazki batzuen bidez, lixibiatuak tratatu ahalko dira. Halaber, lixibiatua neurtzeko, ponpatzeko eta araztegiraino bideratzeko behar diren azpiegiturak ere jarriko ditu Udalak hondakindegiko lurpean. Araztegian, 84 egunetan egingo dira lanak, eta, ponpaketan, 45 egunetan.
Horretarako, 192.571 euro inbertituko ditu udal gobernuak. Yarritu enpresak egingo ditu lanak.