Martxoaren 1etik TAOa mugikorrarekin ordaindu ahal izango da

Erredakzioa 2019ko ots. 26a, 14:52
TAOa mugikorretik ordaindu ahalko da ostiraletik aurrera. ALEA

Edozein unetan luzatu ahal izango da aparkatzeko denbora; eta edozein unetan autoa atera, TAOa erabili den denbora bakarrik ordainduta.

Martxoaren 1etik aurrera, TAO zerbitzua telefono mugikorraren bidez ordaindu ahal izango da Gasteizen. Modu horretan, erabiltzaileek ez dute parkimetroraino joan behar aparkatzeko txartela eskuratzeko, eta, gainera, aukera izango dute euren ibilgailua aparkatuta egon den denbora bakarrik ordaintzeko.

Hala, ordaintzeko nahikoa izango da Telepark izeneko doako aplikazioa deskargatzea, Play Store eta App Store plataformetan. Aparkatzeko txartela erosteaz gain, erositako epea luzatzeko aukera ere eskainiko du metodo berri honek. Gainera, baimendutako denbora gainditzeagatik salaketa baliogabetzea edo ordainketa-egiaztagiria lortu ahal izango da mugikorraren bitartez. Gainera, erabiltzaileari alerta bat bidaliko dio erositako denbora bukatzear dela ohartarazteko, baita salatu dutenean ere. Doako 15 minutuak erabiltzekotan, baina, parkimetroan ohiko tiketa hartu beharko dute erabiltzaileek.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide