Aldaketa sozialean eragiteko bost giltzarri

Erredakzioa 2019ko ots. 26a, 14:57

Sindikatuen agerraldia, Martxoaren 3ko egitaraua aurkezteko. /Argazkia: HalaBedi

Martxoaren 3ko sarraskia gogoratzeko ekitaldia aurkeztu dute.

Martxoak 3ko biktimen elkarteak, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuek eta gizarte mugimendu ezberdinetako ordezkariek agerraldia egin dute Martxoaren 3ko egitarauaren berri emanez. 

Sarraskia gogoratzeaz gain, aurten, egungo gizartean bereizketa sortzen duten beste bost arazo ere nabarmendu nahi dituzte antolatzaileek: feminismoa, pentsionistak, prekarietatea, arrazakeria-xenofobia eta subirautza.

Arazo horiek gizarte osoari eragiten diotela ulertuta, "gizarte justu bat" lortzeko borrokak indarrean jarraitzen duela gogorazi nahi izan dute, eta herritarrei bat egiteko gonbidapena luzatu nahi izan diete.

San Frantzisko elizatik abiatuko da manifestazioa, 18:00etan, eta aldez aurretik ohiko lore eskaintza egingo dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago