PPren udal taldearen galderari erantzuna emanez, Hirigintzako zinegotzi Itziar Gonzalok Gasteizko Udalak okupazioaren kontra hartu dituen neurri ezberdinak goraipatu ditu.
Gonzaloren hitzetan, badira aste batzuk udal gobernuak Fiskaltzari legez kanpoko okupazioen inguruko aholkularitza ematen duen bulego baten irekieraren berri eman zionetik, eta, ildo beretik, Udalak legealdi honetan beste zenbait pausu eman dituela esan du. Besteak beste, Udalaren jabetzakoa den legez kanpoko okupazio baten berri izan bezain laster salaketa jartzen dutela nabarmendu du, hutsarazi eta gero okupatu dituzten pisuak hormatu eta itxi dituztela, eta horrez gain, Udalaren ehun etxebizitza huts baino gehiago prezio eskuragarrian alokairuan eskaintzeko plan bat abian dutela. "Udal gobernua ez dator bat mota horretako legez kanpoko jarduerekin eta, hitzez arbuiatzeaz gain, ekintzekin ere egiten diogu aurre”, nabarmendu du Gonzalok.
PPren salaketa publikoa
Miguel Garnica PPko zinegotziak, pasa den urtarrilean, okupazioa sustatzen duen bulego horren kontrako adierazpen publikoa egin nahi izan zuen, bulegoaren atarian bertan. Prentsa deialdia egin eta adierazpenak egiten hasi zenean, ordea, mozorrotutako gazte talde batek bere adierazpena zapuztu nahi izan zuen No pidáis decencia, cuando huele a flatulencia lelopean.
Gaur Miguel Garnika, PP-ko zinegotzia, Okupazio Bulegora etorri da...
— Birjabetze Kolektiboa (@BKolektiboa) 2019(e)ko urtarrilaren 30(a)
KAPITALARI KIRATSA DARIO!
ALGUIEN TIENE QUE LIMPIAR VUSTRA MIERDA!#NoPidaisDecenciaSiHueleAFlatulencia pic.twitter.com/d6Fpra5StE