Martxoaren 3aren atarian, Gasteizko Udalak persona non grata izendatu du Martin Villa. Garai hartan sindikatuekiko harremanetarako arduraduna zen, Zaramagan gertatutako sarraskiaren erantzule politiko nagusia. Frankismoaren Aurkako Euskal Plataformaren ekimenez izendatu dute, EAJ, EH Bildu, Ahal Dugu eta Irabaziren aldeko botuekin; aurka bozkatu dute PSE-EEk eta PPk. Hala, Gasteiz da Villa 'non grata' izendatu duen lehen udalerria.
Era berean, Udalak eskatu dio Espainiako Gobernuari utz dezala bertan behera 2015eko ministro kontseiluan onartutako akordioa eta estraditatu dezala Villa Argentinara, eta iker ditzatela frankismoan eta trantsizio garaian egindako krimenak.