Iruzurra egiten ari dira txorrotako uraren kalitatearekin

Erredakzioa 2019ko ots. 20a, 07:30
Txorrotako uraren kontrol zorrotzak daudela esan du AMVISAk. PHOT.OK

Ura iragazteko ekipoak etxez etxe saltzen dituen enpresa baten iruzurrezko jokaerari buruz ohartarazi du AMVISAk.

AMVISAk ohartarazi duenez, iruzurra egiten ari da ura iragazteko ekipoak etxez etxe saltzen dituen enpresa bat. Saltzaileek bezeroei esaten diete Gasteizko txorrotako ura "kontsumitu daitekeela, baina ez dela osasungarria". Gainera, hauek konbentzitzeko, txorrotako urarekin eta elektrodo batzuekin saiakera bat egiten dute, eta ura marroi kolorekoa ateratzen da. AMVISAk argitu du faltsua dela burdinazko oxido marroi hori txorrotako uretik datorrenik, eta ukatu du txorrotako ura edatea kaltegarria denik. "Txorrotako uraren kalitatea osasun-administrazioen zein legediaren eskaera zorrotzen menpe dago", argitu du AMVISAk, eta gaineratu du, urtero, 5.000 bat analisi egiten dituztela uraren kalitatea bermatzeko.

Halaber, AMVISAk azpimarratu du ura iragazteko ekipoek gatz naturaletan konposizio oso baxua duen ura sortzen dutela, eta ur hori edatea osasunerako kaltegarria izan daitekeela.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide