Tranbiaren geltokiak egokitzeko obrak martxoan hasiko dira

Erredakzioa 2019ko otsailaren 19a

Tranbiaren Eusko Legebiltzarreko geltokia ez dute handituko. ALEA

Eusko Trenbideak 2,5 milioi euro inbertituko ditu.

Gasteizko tranbiaren geltokiak irisgarriagoak egiteko eta tren luzeagoak erabili ahal izateko obrak hasiko ditu martxoan Euskal Trenbide Sareak. Urte betez luzatuko dira lanak, eta 2,5 milioi euro inbertituko dituzte. Nasa guztiak handituko dira, Eusko Legebiltzarraren aurrean dagoena izan ezik, kokagunea dela eta ezinezkoa baita egokitzea.

Sarea hegoaldera zabaltzearekin batera, tranbia gehiago eta handiagoak jarri nahi ditu Euskotrenek Gasteizen. Egun, hamaika tren daude eta bakoitzak bost bagoi ditu; horietako hirutan bi bagoi gehiago jarri nahi dituzte, eta gainera, tren berriak erosiko dituzte, zazpi modulukoak. Hortaz, geltoki sare osoa egokitu beharko da: Abetxukuko, Lakuako eta hiriguneko geltokiak hain zuzen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago