Gasteizko Udalak 500.000 euroko aurrekontua bideratu du, Euskara Zerbitzuak antolaturik, gizarte etxeetan ematen diren euskara ikastaroak egiteko. Aspaldi sortutako ekimena da eta hiriko hainbat talderi zuzentzen zaie: eskola adinean dauden seme-alabak dituzten gurasoak, 55 urtetik gorako pertsonak, merkataritzako eta ostalaritzako langileak, atzerritarrak, udal langileak, etabat.
Gurasoentzat zuzendutako ikastaroak 140 ordu izango ditu, ikasturtean zehar banatuta; astean hiru saio emango dira, ordu eta erdikoak. Ostalaritza eta merkataritzako langileentzako ikastaroak hastapenekoak izango dira; 60 ordu iraungo dute, eta astean ordu eta erdiko hiru saio emango dira. 55 urtetik gorakoentzako ikastaroak ere oinarrizko mailakoak dira; 90 ordu iraungo dute, astean ordu eta erdiko bi saiotan banatuta. Atzerritarrentzako ikastaroak 60 ordu iraungo du, astean bi orduko hiru saiotan banatuta. Udal langileek, berriz, astean 60 minutuko eskola izango dute.